Asesoría Larrañeta fiscal contable inmobiliaria en Sangüesa Navarra Calle Mayor 81 1º

Aholkularitza

  /  Aholkularitza

Zerga- & Kontularitzako aholkularitza

Aholkularitza-arlo hauetan gara adituak

1
Idazkaritza eta administrazioa
Gure bezeroen idazkari eta administrari bihurtzen gara. Gutunak, instantziak, fakturak, aurrekontuak eta bestelakoak egiten ditugu.
2
Kontularitzako aholkularitza
Hiru kontabilitate-zerbitzu bereizi ematen ditugu: kontularitzako aholkularitza, kontabilitate-kudeaketa eta kontabilitate-outsourcinga
3
Ikuskaritza-zerbitzua
kontu-ikuskaritza, borondatezkoak edo nahitaezkoak. Egitate eta egoera zehatzak berrikusi eta egiaztatu.
1
Peritu-txostenak
Abokatuek edo epaitegiek eskatutako peritu-txostenak egiten ditugu.
2
Aholkularitza fiskala
Nahitaezko aitorpen guztien inguruko aholkua ematen dugu eta aitorpen horiek lantzen ditugu. Gure zerbitzua gure bezeroek izan ditzaketen zerga-beharrak asetzera bideratuta dago.
3
Lan-aholkularitza
Mota guztietako altak, kontratuak, nominak eta bestelakoak egiten ditugu eta horien inguruko aholkua ematen dugu. Lan-esparruarekin zerikusia duen guztia lantzen dugu, bai enpresaburuentzat, bai langileentzat.

Higiezin-zerbitzuak

Aurrekoez gainera, alokairurako eta salmentarako higiezin-zerbitzuak ematen ditugu

Asesoría Larrañeta fiscal contable inmobiliaria en Sangüesa Navarra Calle Mayor 81 1º
a

Aukeratu zer bilatzen ari zaren

Sartu HIGIEZIN-ZERBITZURA Bertan Asesoría Larrañetan eskuragarri dituzun zerbitzu guztiak daude. Modu errazagoan ikusteko, mugatu bilaketa, zer jabetza-mota bilatzen ari zaren aukeratuta, eta klikatu ikonoan: pisua, etxea, lokala nahiz lursail bat.

a

Bilatu ezaugarrien eta xehetasunen arabera

Jarraitu bilaketa-prozesuarekin, zure jabetzarako bilatzen ari zaren kokapena hautatuta. Baldintza hori nahitaezkoa ez bada, “Kokapen guztiak” aukera dezakezu. Zure bilaketa egiterakoan zuretzat garrantzitsuak diren beste ezaugarri batzuk gehitu ditzakezu: igogailua ote duen, sukaldea modernoa ote den, balkoiarekin edo balkoirik gabe, prezio-tartea, eta bar. Horren ondoren, “Iragazi emaitzak” aukeran klik egin beharko duzu.

Horren erraz aurkituko duzu bilatzen ari zarenaren aukera txiki bat!

Asesoría Larrañeta fiscal contable inmobiliaria en Sangüesa Navarra Calle Mayor 81 1º
Asesoría Larrañeta fiscal contable inmobiliaria en Sangüesa Navarra Calle Mayor 81 1º
a

Eman begiratu bat eskaintzari

Behean, aurreko puntuan aukeratu dituzun ezaugarrien arabera lortu diren emaitzak aurkituko dituzu, begiratu erraza eta azkarra eman ahal izateko. Egunero eguneratzen dugu etxebizitzen, lursailen eta lokalen inguruko eskaintza, eta, beraz, lehen eskutik izanen duzu informazio guztia zuzen.

a

Kalkulatu zure hipoteka

Zure beharretara egokitzen den zerbait aurkitu baduzu, tresnak zure hipoteka gutxi gorabehera kalkulatu ahal izateko aukera eskaintzen dizu. Argibide gehiago nahi izanez gero, gure taldearekin harremanetan jar zaitezke, lehen aholkularitza jasotzeko eta bilatzen duzun jabetza hori bisitatzeko.

Asesoría Larrañeta fiscal contable inmobiliaria en Sangüesa Navarra Calle Mayor 81 1º
a

Jarri harremanetan prozesuarekin jarraitzeko

Jabetzak bisitatzeko eta horiei buruzko xehetasun gehiago jakiteko, jarri harremanetan gure talde profesionalarekin, jabetza horiek sakonago ezagutzeko. Prozesu osoan lagun eginen dizugu.

Jabea bazara, zure lokalaren, etxebizitzaren edo lursailaren salmenta-prozesu osoaz arduratu gaitezke. Jarri harremanetan Asesoría Larrañetarekin

You don't have permission to register
Skip to content