Ezagut gaitzazu
Pertsonen eta horien negozioen aholkularitza osoa
1989an heldu genion aholkularitza-lanari. 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten hainbat arlotako profesionalak ditugu eginkizun horretan. Horri esker, fiskalitateari, pentsioei, herentziei, testamentuei eta bestelakoei buruzko kalitatezko zerbitzua ematen diegu autonomoei, enpresei eta sozietateei eta pertsona fisikoei.
Gure taldeak zuri eta zure enpresari laguntzen dizue hazten laguntzeko, zerga- eta lan-aholkularitzaz arduratuz, zuk zure negozioaren jardunaz bakarrik ardura zaitezen.
Larrañetan, gainera, higiezinen agentzia-zerbitzua ematen dugu. Jabeei eta erosleei kudeaketan laguntzen diegu.
Zure negozioa zu zara.
Hori dela-eta, zutaz kezkatzen gara. Gure asmoa da arazo partikularrei, profesionalei eta enpresetakoei irtenbide eraginkorrak eskaintzea, bezero bakoitzaren beharretara modu aditu, hurbil eta pertsonalizatuan.
Gure helburua da gure zerbitzua kalitatezkoa eta efizientea izatea. Zer lortu nahi dugu? Gure profesionaltasunagatik eta beharrak konpontzeagatik ezagut gaitzatela. Nola? Gure talde konprometituaren zintzotasunetik, bezero bakoitzaren beharrarekin arduratuta, efizientziaz eta irtenbide egokiak aurkitzeko gaitasun osoz.
Honelakoa da Larrañeta
Gardentasuna eta hurbiltasuna gure eguneroko aholkularitza-jardueran
XEDEA
Gure xedea da kalitateko zerbitzu efizienteak ematea, gure bezeroen itxaropenak espero dutena baino areago betetzeko.
Ikuspegia
Gure asmoa da enpresa profesional gisa haztea eta aintzatespena jasotzea, eta gure zerbitzu-arlo bakoitzean espezializazio-maila handia lortzea.
Balioak
Zintzotasun eta etika profesional handiz lan egiten dugu. Gure lantaldea pertsona arduratsu, efiziente eta gaituek osatzen dute, gure bezeroen helburuekin erabat identifikaturik.
Etorkizunari begirako apustua
Landa-eremuekiko konprimisoa
Larrañeta aholkularitzan Nafarroako landa-eremuetako despopulazioaren aurkako borrokan konprometituta gaude, gazteenentzat negozio- eta enplegu-aukerak eta etxebizitza eskuratzeko aukerak sortuz. Larrañeta Aholkularitzaren balio nagusietakoak dira tokiko gazteen enpleguaren aldeko apustua eta gure ingurunean bizi-kalitatea hobetzea.
Gure eskualdeko despopulazioaren aurkako eta aukerak sortzearen aldeko estrategia baten alde egiten dugu. Pertsonek, erakundeek eta gure aholkularitza bezalako enpresek egunero lan egiten dute gure eskualdeko pertsona guztien talentua antzematen, pertsona horien jarduera landa-eremuetan eta herrietan kokatzeko aukera eskaintzeko.